Transmedia: Panzer Chocolate


Transmedia kontzeptua ez da berria, baina gaur egun, teknologia berriak eta web 2.0 esker, gero eta nabarmenagoa da beronen eragina. Transmedia, hau da, eduki berbera euskarri eta medio ezberdinen bitartez  (mugikorrak, webguneak, jokoak, zinea…) hedatzea, beti ere, euskarri edo medio bakoitzari dagozkion teknika eta mintzairak errespetatuz.
Panzer Chocolate, izatez, Transmedia Project’ izeneko proiektuaren barnean aurki dezakegun 7 erraminta edo elementuetako bat da. Luzemetraia ikusterakoan audientzia entretenitzeko formatu berriak bereiz daitezke proiektuaren baitan, erabiltzaileek, kontatzen den istorioan partehartze zuzena izan dezaten.
Izan ere,gaur egun, eduki baten inguruan remix eta  nahasketa etengabeak egitea inoiz baino errazagoa da, baita ere berau sarean hedatu eta zabaltzea. Iraultza digital honen ondorioz, hartzailea, parte hartzaile, sortzaile eta zabaltzaile ere bihurtu da. Azken finean, transmediaren helburuetako bat, irtenbide egokiena lortzeko talde-adimena erabiltzea da.
Panzer chocolate luzemetraiaz aparte, Transmedia Project ondorengo atalez osatua dago: iPhone, iPad, Android, PC, Mac-etara egokitutako bideojokoa, animaziodun komikia, mugikorren bidezko interaktibitatea, Alternate Reality Game (ARG), ustekabeak Interneten eta errealitate aberastua (AR).


Hala ere, audientziak istorioa ulertzeko ez du elementu guztiak kontsumitsu beharrik, baina istorioa zabaldu eta osatzeko oso interesgarriak izan daitezke, entrenimenduari ate berriak irekiz.

MULTIMEDIATASUNA:


Panzer Chocolate estatu espainiarreko lehenbiziko trasmedia luzemetraia dugu. Non 4 gazte, Naziek 2.Mundu Gerran lapurtutako arte piezak berreskuratu nahiean dabiltza, abentura aurrera joan ahala, bunker batean sartu eta Panzer txokolatez beteriko kaxa piloa aurkitzen dute (1940 inguruan soldadu alemaniarrei banatutako txokolate barritak). Monetu horretatik aurrera, 4 protagonista hauen bizitzak erabat aldatuko dira, eta ametsgaizto horretatik aldentzen saiatuko dira etengabe.



Panzer Chocolate bideo-jokoak Panzer Lab izena hartu du, eta printzipioz, iPhone, iPad, Android, Mac, PC-entzako egokituko dute. Baina Unity 3D teknologiari esker, gainontzeko euskarri mugikorrentzat baliagarria izateko asmoa erakutsi dute egileek. Jokoa lineala izango da, area ezberdinetan oinarritutako 12 nibel izango ditu eta jokoaren protagonista Ciscu Bosch izeneko espainiar soldadu errepublikarra izango da. Erabiltzaileak, mailaz igo nahi badu, nazien aurka gogor aritu beharko da, naziak hil eta berauek sortutako munstroak akatu beharko ditu.
Jokoaren ezaugarriak kontutan izanik, berau, sare sozialen bitartez (Facebook, Twitter…) hedatu eta ezagutzera eman nahi dute.

Komiki animatua:

Komiki animatu honen izena 9mm Puro da, 2.Mundu Gerran ingeles eta frantziar aliatuekin batera borrokatu zuten espainiar borrokalariei eskeinita dago.
Komikia animatuak 10-15 minutuko iraupena izango du, eta formato berri batean aurkeztuko dute. Komikiari erlazionaturiko audientzia berriak lortzeko asmoz smartphone eta tablet-en estrategia berriak hartuko dituzte oinarritzat (besteak beste, iPhone, Android, iPad).

Alternate Reality Game:
 
ARG honek Treasure Hunt izena dauka, abentura eta misteriozko serie bat da. Denetara, 3-5 minutuko iraupena izando duten 10 kapitulu ekoiztuko dituzte. Hauek guztiak Internet bidez hedatuak izando dira, batez ere, smartphone eta tablet bitartez (iPhone, iPad, Android).



Mugikor bidezko interaktibotasuna:

Luzemetrai honetan interaktiboki parte hartu nahi dutenek, sorpresa atsegina jasoko dute. Izatez, filma hasi bezain laster, hartzaileak mezu bat irakurriko du, bere telefono mugikorra itzal ez dezan aginduz. Ondoren, kontsumitzaileak mezu bat bidali beharko du agindutako zenbakira, horrela eginez gero, erantzun bat jasoko du.
Ondorioz, luzemetraian protagonistak poliziari eginiko deia entzun ahal izateko, audientziak pantailako azpitituluetan agertzen den telefono zenbakira deitu beharko du. Horrela, luzemetraia bukatu ondoren luzemetraiko protagonistak erabiltzaileari deituko dio, webgune zehatz batera bideratuz, non informazio oso interesgarri eta baliagarria jasoko duen.


Smartphonen-tzako aplikazio berri bat da, erabiltzaileak Panzer Chocolate-ri lagundu nahi izanez gero, aplikazioan agertzen diren etsai guztiak hil beharko ditu. 



Chocolate Panzer proiektua ekoiztu ahal izateko, egileek finantziazioa iturri ezberdinetatik lortzen saiatu dira, koproduzioak, diru-laguntzak, sozioak… baina crowdfunding ere erabili dute. Hau da, proiektu baten finantziazioa, proiektu hori bultzatzen dute taldearen artean elkarbanatzea.

Crowdfunding-ari esker, edozein izan daiteke zine proiektu baten mikro-ekoizlea, pelikularen kredituetan agertuz. Sareak ahalbidetzen duen finantziazio bide berria dugu  Crowdfunding, industria nagusia eta boteretsuek parte hartu gabe.