miércoles, 29 de febrero de 2012

Ahozkotasun ereduak: itzulpenak



Ahozkotasun ereduak: itzulpenak




Fuga de cerebros (2009) pelikularen kasuan egokitasuna gailenduko nuke jatortasuna eta zuzentasunaren gainetik. Gazteei zuzendutako umorezko filma dugu. Gazteen arteko umorea, hizkera eta esamoldeak erakusten dira.  Beraz, euskaraz itzultzerakoan eredu normalizatzaile kuantitatiboa erabili beharko litzateke. Hau da, gaur egun edozein gazte koadrilak beraien artean erabiltzen duten hizkera. Baina filmean zehar, hizkuntza edo kultura maila ezberdinak dituzten pertsonaiak agertzen dira. Ondorioz, euskara, pertsonaia bakoitzaren hizkera motara egokituko nuke. Alegia, gaztelerazko bertsioan erabilitako hizkuntza erregistroak mantenduko nituzke, eredu estandarra eta jatorra tartekatuz.



Torrente, el brazo tonto de la ley (1998) testu hau euskaratzerakoan, eredu normalizatzaile kualitatiboa erabiliko nuke, jatortasunean oinarrituz. Izan ere, aurreko filmarekin alderatuz, hizkera zatarragoa antzematen da. Politikoki egokiak ez diren esamolde eta adierazpenak. Umorezko film honetan hizkuntza kolokiala eta argota erabiltzen dute pertsonaia ezberdinek. Beraz, ikus daitekeen pasartea euskara jatorrean itzuli dut, zuzentasun gramatikal zein akademikoa baztertuz. Zenbait esapide euskalkiak edota gazteleratik hartu ditut. Beti ere, gazteen arteko hizkera eta freskotasuna ez galtzearren. Izan ere, Torrenteren hizkera zakarra da, misoginoa… eta ezaugarri horiek erabiltzen ez baditugu filmak bere xarma galduko luke. Alegia, kalean gazteek erabili dezakegun euskara erregistrora hurbiltzen saiatu naiz.
Ondorengo bideoan euskarazko itzulpena ikus dezakegu: