Anboto.org webgunearen analisia

Anboto Komunikabideak Durangaldeko (Bizkaia) komunikabide nagusienetako bat da. Gaur egun, 3 euskarritan ematen du informazioa: Anboto astekarian, Anboto irratian eta www.anboto.org webgunean. Guzti hauek Durangaldeko Herri Komunikabideak izeneko elkarteak kudeatzen dituelarik.
Astekaria 2001ean sortu zen Durangaldeko informazioa euskaraz emateko helburuagaz eta hainbat euskara elkarteren ekimenez. Gaur egun 10.150 aleko tirada dauka astero, Durangaldeko 12 herritan. Herririk herriko informazioa ez ezik, kirol, kultur eta ekonomia arloko albisteak ere jorratzen ditu, besteak beste.

Anboto.org Durangaldeko gaiak lantzen ditun webgunea da eta hauexek dira beronen helburuak:
- Durangaldeko informazioa euskaraz ezagutzera ematea.
- Durangaldeko herritar, elkarte, talde eta eragileen parte-hartzea bultzatzea.
- Eskualdeko euskararen erabilera indartzea.
- Durangaldeko herrien topaleku izatea.




INFORMAZIORAKO SARBIDEA:

Behin Anboto.org webgunea bisitatuz,  jaso edo irakurri dezakegun informazioa begirada azkar batekin, atal ezberdinetan sailkatuta dagoela  ikus dezakegu. Hau da, herririk-herri, kirola, kultura, ekonomia, erreportajeak,  eta elkarrizketak. Arlo hauez gain, bideoteka, audioteka eta hemerotekak erabil ditzakegu multimedia edukien berri izateko. Bestalde, Iritzia eta Gutunak atalak ere aurki dezakegu. Azkenik, igorritako informazioa herriz-herri sailkatuta ere agertzen da, orohar, irakurterraza da eta atsegina suertatzen da webgunea nabigatzerakoan.

Gainera, interesatzen zaigun informazioa, bilatzaile baten bitartez aurkitzea ere posible da. Bilaketak, hitz gako edota daten bidez burutu daitezkeelarik. Webguneak egunean eguneko informazioa lantzen du, hainbat euskarritan. Eskualdean interesgarri diren ekitaldien gaineko bideoak, audioak eta argazki bildumak sartzen dira Bideoteka, Audioteka eta Argazkiteka ataletan. 

HEMEROTEKA
Horrez gainera, astekaria doan  PDF formatuan jaisteko aukera ere eskaintzen du eta Agenda atalean asteko ekitaldi guztien gaineko informazioa dator jasota.
Hala ere, gaurkotasuneko albisteen berri izateko, gure e-postan titular nagusiak jasotzeko aukera ere izango dugu.

Publizitateari dagokionez, berton agertzen diren iragarkiak hedabidearen xede-taldearekin bat datoz. Hau da, ziber-hedabide lokala edo herrikoia dugu eta iragarki korporatibo batzuentzat lekua egin ohi duten arren, iragarki gehientsuenak Durango inguruko iragarleenak dira, dendak, enpresak, jatetxeak ... Eta azkenik, irakurleek zein herritarrek beraien iragarkiak jartzeko atal bat ere badago, Merkatu Txikia izenekoa, non bakoitzak bere iragarki laburrak ezagutzera emateko aukera duen.



EDUKI INFORMATIBOA:

Edukiei dagokionez, azken orduko albisteen atal berezirik ez dauka, eta albiste nagusia aukeratuz gero, azterketa hau egin dezakegu.  

Berbalagun-en inguruko albiste honetan http://www.anboto.org/albistea/10449/etak-armak-utzita-konponbiderantz/ Albistea irakurtzerakoan 2 sarrera ditugu, titularrean zein argazkian klik egin ondoren, albistearen bigarren mailara igarotzen gara, non albistearen titulua ez den aldatzen. Albistearekin erlazionaturiko informazio gehigarririk irakurtzeko aukera ere badugu, esteka batzuk daude, webguneko beste sail batzuetara garamatzatenak. Beraz esan dezakegu, albistearen edukitik nabigatzeko hipertestu egitura badaukala, informazioan sakondu ahal izateko.

Erreportajeetan ordea, egoera ezberdin batekin egiten dugu topo. Erreportaje guztiak oso linealak dira, ez dute mikro-webgune baten itxurarik. Aprobetxamendu hipertestual oso eskasa dute. Testuari laguntzeko argazkiak erabili arren, konposaketa nahiko pobrea da. Ez du webgune baten antzik, paperezko edizioaren itxura hartzen du. 

INTERAKTIBOTASUNA: 

Interaktibotasunari dagokionez, irakurri daitezkeen albiste edo dena delako informazio formatuak ezin daitezke partekatu edota , hau da, albisteen titularrak emailez jasotzeko aukera dagoen arren, Anboto.org-ek ez du e-postaz edukiak konpartitzeko aukerarik ematen.

Horrez gain, erabiltzaileok albisteak bozkatzeko aukerarik ez dugu, ezta ere berauek bozkatu, eztabaidatu edo gure iritzia emateko. Dena dela, interaktibotasun maila urria izan arren, aipatu beharra dago, egunerokotasunarekin loturiko inkesta bat antolatzen dutela.

HOBETZE  PROPOSAMENAK:

Orohar, iruzkin kritiko bat egin aurretik, komunikabide talde honen testuinguruan jartzea komeni da, hau da, beronen xede-taldea, aurrekontua … kontutan hartu beharko genituzke. Hori dela eta, webgune nahiko itxurosoa dela esatera ausartzen naiz, diseinu, eduki eta eskainitako zerbitzuen aldetik. Hala ere, dena hobetu daiteke, pertsonalki diseinuari dagokionez, eraberritu eta itxura modernoagoa ematen saiatuko nintzateke, albisteak, idatzizko edizio baten jarraipena izan ez ezik, berauen multimedia arloa landuko nuke. 

Herri edo eskualde bati zuzendutako webgune bat denez, gainontzekoa ontzat hartuko nuke. Kontutan izan behar baitira hedabide talde hauen aurrekontu eta giza-baliabide murritzak. Egia da, interaktibotasunerako aukera gutxi ematen duela Anboto.org-ek, arlo hau hobetzekotan ondorengo zerbitzuak gehituko nizkioke: web 2.0 erremintak edukiak konpartitzeko, besteak beste, albisteak komentatzeko aukera, hauek bozkatu eta partekatzeko eskubidea eta irakurleek beraien albisteak, audio, bideoak… bidaltzea posible izatea. Izan ere, gaur egun, irakurle eta hedabidearen arteko interaktibotasuna bultzatzea ezinbestekoa suertatzen da. Berau dugu, erabiltzailearen zaletasun, kezka, zalantzak… ulertu eta beraien berri izateko aukerarik egokiena. Beraz, bereziki, interaktibotasun arloa jorratuko nuke Anboto.org hobetzekotan.
Hala ere, bukatzeko, ziurta dezakegu, Durangaldeko herritarrek beren eskualdearen berri izateko, ziber-hedabide oso egokia eta profesionala dutela Anboto.org-ren kasuan.