
Orain dela gutxira arte Interneteko munduak gizarte hierarkizatu eta merkantilista baten antolakuntza eredua islatu du. Web 1.0 eskemak bi norbanako mota biltzen zituen:
- Ekoizleak (jauntxoak), Interneterako web orriak, produktuak, aplikazioak eta lizentziak eta abar sortu eta kudeatzen zituztenak;
- Kontsumitzaileak (herri xehea), web orrietan gonbidatu gisa sartu, produktuak erosi eta txertatutako aplikazioak jauntxoen baimenei esker erabiltzen zituztenak.
Sistema honen antolakuntza, jakina, beti ekoizleei begira zegoen eginda eta garrantzia ez zegoen erabiltzailearengan jarrita.
Halere, XXI. mendeko gizasemeak ez du begi onez onartu film arrakastatsu baten bigarren mailako rola eta protagonismoa eskuratu nahi izan du merkatu honetan. Matxinatu egin da. Sareko iraultza honen ondorioz web 2.0 jaio da.
Halere, XXI. mendeko gizasemeak ez du begi onez onartu film arrakastatsu baten bigarren mailako rola eta protagonismoa eskuratu nahi izan du merkatu honetan. Matxinatu egin da. Sareko iraultza honen ondorioz web 2.0 jaio da.
Web 2.0 ez da teknologia

Web 1.0 ingurumari estatikoan ez zegoen lekurik erabiltzaileen partehartzerako. Eta berrikuntzak, bai mundu birtualean zein fisikoan garatzaile independenteek egindako ekarpen ugarietatik datoz. Elementu hauen dinamikotasunak akabatu egin du web 1.0 eta eraldaketa sorrarazi du.
Iraultza honi esker, gaur egun pertsona talde batek sortutako edukiak argitaratzen dira, baliabideak partekatuz, eta batez ere erabiltzaile guztien esku doako aplikazio ugari jarri dira: nork bere informazioa argitaratzeko espazio birtuala, bilaketa-motorrak partekatzea, artxiboen elkartrukea web orrien bitartez eta abar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario