Aketz Kikuke
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatutako gazte bermeotarra. Gaur egun Komunikazio Multimedia masterreko ikaslea, teknologi berrietan murgiltzen.
miércoles, 29 de febrero de 2012
Ahozkotasun ereduak: itzulpenak
Fuga de cerebros (2009) pelikularen kasuan egokitasuna gailenduko nuke jatortasuna eta
zuzentasunaren gainetik. Gazteei zuzendutako umorezko filma dugu.
Gazteen arteko umorea, hizkera eta esamoldeak erakusten dira. Beraz, euskaraz itzultzerakoan eredu
normalizatzaile kuantitatiboa erabili beharko litzateke. Hau da, gaur egun edozein gazte koadrilak beraien artean
erabiltzen duten hizkera. Baina filmean zehar, hizkuntza edo kultura maila
ezberdinak dituzten pertsonaiak agertzen dira. Ondorioz, euskara, pertsonaia
bakoitzaren hizkera motara egokituko nuke. Alegia, gaztelerazko bertsioan
erabilitako hizkuntza erregistroak mantenduko nituzke, eredu estandarra eta
jatorra tartekatuz.
Torrente, el brazo tonto de la ley
(1998) testu
hau euskaratzerakoan, eredu
normalizatzaile kualitatiboa erabiliko nuke, jatortasunean oinarrituz. Izan ere, aurreko filmarekin alderatuz,
hizkera zatarragoa antzematen da. Politikoki egokiak ez diren esamolde eta
adierazpenak. Umorezko film honetan hizkuntza kolokiala eta argota erabiltzen
dute pertsonaia ezberdinek. Beraz, ikus daitekeen pasartea euskara jatorrean
itzuli dut,
zuzentasun gramatikal zein akademikoa baztertuz. Zenbait esapide euskalkiak edota
gazteleratik hartu ditut. Beti ere, gazteen arteko hizkera eta freskotasuna ez
galtzearren. Izan ere, Torrenteren hizkera zakarra da, misoginoa… eta ezaugarri
horiek erabiltzen ez baditugu filmak bere xarma galduko luke. Alegia, kalean
gazteek erabili dezakegun euskara erregistrora hurbiltzen saiatu naiz.
Ondorengo bideoan euskarazko itzulpena ikus
dezakegu:sábado, 28 de enero de 2012
Aupa Pipol transmedia saioa
EHUko Multimedia Komunikazio masterreko ikasleoi, transmedia proiektu bat diseinatzea eskatu ziguten orain dela bi hilabete. Hirunako hainbat taldek lan egin dute kontzeptu horren inguruan, eta bakoitzak emaitza ezberdinak lortu ditu. Guri, mikro-fikzio bat proposatzea egokitu zitzaigun: Aupa Pipol. Proiektu guztiak EITBren Bilboko egoitzan aurkeztuko dira urtarrilaren 31an, guk kapitulu pilotu bat sortzea erabaki genuen .
Antzeko formatu laburrak gogoan edukiz, horrelako mikro-fikzio bat egitea erabaki genuen. Pertsonaia nagusia Gorka deitu genuen: 26 bat urteko bilbotarra, gaur egungo gizarte post-modernoan apur bat galduta dabilena. Gorkak bere eguneroko gogoeta zein anekdota intimoak kontatzen ditu Tumblr batean. Bideoan agertzen diren irudi eta off-ahotsek ordea bere barnekotasuna irudikatzen dute.
BIDEOA IKUSI ETA ZABALDU SARE SOZIALETAN!
Frantziar estatuan asko garatzen ari dira horrelako mikro-saioak, bai telebistan eta bai interneten. Pertsonaia gazte bat, 20 eta 35 urte-tartekoa, bere eguneroko berri ematen duena 2-3 minutuko saioetan. Plano erritmotsuak, musika indartsu bat eta aurrera. Interneteko oso egokiak dira formatu hauek eta ekoizten aski merkeak. Hainbat adibide arrakastatsu aipa daitezke, hauen artean: Bref CANAL + katean, eta Norman interneten.
Antzeko formatu laburrak gogoan edukiz, horrelako mikro-fikzio bat egitea erabaki genuen. Pertsonaia nagusia Gorka deitu genuen: 26 bat urteko bilbotarra, gaur egungo gizarte post-modernoan apur bat galduta dabilena. Gorkak bere eguneroko gogoeta zein anekdota intimoak kontatzen ditu Tumblr batean. Bideoan agertzen diren irudi eta off-ahotsek ordea bere barnekotasuna irudikatzen dute.
Transmedia izanez gero, hainbat euskarritan biziko den unibertsoa sortu nahi izan dugu, eta gure asmoak Aupa Pipol beste euskarritan garatzea aurreikusten du: irratia, sare sozialak, paperezko egunkaria...
Dena den, gure pertsonaia aurkezteko bideo bat egin dugu! Eta Facebook eta Twitterren ere jarrai ditzakezu Gorka eta Aupa Pipol!
BIDEOA IKUSI ETA ZABALDU SARE SOZIALETAN!
martes, 10 de enero de 2012
Non da Maddi???
Neguko solztizio eguna dugu gaurkoa. Zugarramurdiko jaiak dira eta Maddi etxean dago festara joateko prestatzen. Lagunek, bere bila joango direla esan diote eta itxaroten dagoen bitarte horretan zeozer aurkitzen du etxeko ganbara ilunean....
Entzun ezazue multimedia masterreko irrati ediziorako egin dugun istorio honen soinu paisaia.
Zer gertatu zaio Maddiri?
Zuon laguntza behar dugu istorioaren amaiera kontatzeko...mesedez, parte hartu eta utzi zuen erantzuna post honen iruzkinen atalean.
ESKERRIK ASKO!
ESKERRIK ASKO!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)